Dekalogoa



ARKEOLOGIA IKERTZAILE GAZTEENJARDUNALDIEN DEKALOGOA (AIG)
1)                AIGak arkeologian aritzen diren gazte ikertzaileei zuzendutako ekitaldi zientifikoak dira, tesia oraindik irakurri gabe daukaten gazteei, hain zuzen ere. Horren barne, komite zientifikoa, antolatzaileak, kordinatzaileak eta hizlariak sartuta daudelarik.
2)                AIGen ardatz nagusia arkeologiaren inguruko eztabaida izango da eta saioetan eta mahai-inguretan planteatu diren gaien inguruan izango dira. Mota honetako edukiak, datuen aurkezpen soila baino garrantzi gehiago izango dute.
3)                Jardunaldien izaera ibiltaria bermatuta geratu behar da Iberiar Penintsularen barnean. Komite zientifikoak eta bertaratutako publikoak (ikusi Batzorde Zientifikoa eta Hautagai izateko kontuan hartu beharreko oinarriak) erabakiko dute urtero ospatzen diren AIG jardunaldien ibiltaritza hau.
4)                Jardunaldiak urtero ospatuko dira eta beti maiatzan zehar.
5)                AIGen antolatzaileak gazte ikertzaileen talde bat izan behar da eta lotuta egon beharko dira jardunaldiak ospatuko diren instituzioarekin, hau osatuko baitu Batzorde Antolatzailea. Pertsonen arteko mesedeko harremanak ekidituko dira, horrela, taldea izango da beti antolaketa eta publikazioen lanen burua. Talde hau osatzen duten kideak doktorego tesia prestatzen ari diren ikasle taldea izan ahal da, bai Unibertsitateko sail batekoak bai elkarte batekoak. Hala ere, laguntza ekonomikoak eta jardunaldien antolakuntza bera errazteko, Batzorde Zientifikoak gomendatzen du elkarte bat antolatzea.
6)                Batzorde Zientifikoak eta Batzorde Antolatzaileak (ikusi Batzorde Zientifiko atala) lagundu eta ikuskatuko dute AIGen garapena. Posible izanez gero, Batzorde Zientifikoa egongo da jardunaldien ospakizunean.
7)                AIGen edizio bakoitzean erabakiko da hurrengo AIGen egoitza (ikusi Batzorde Zientifiko eta Hautagai izateko kontuan hartu beharreko oinarriak).
8)                Posible den bakoitzean, beharrezkoa da sexuen arteko parekidetasuna egotea jardunaldien antolakuntzan.
9)                AIGen matrikularen salneurria beti izan behar da ahalik eta merkeen. Horrela, beti eskainiko dira bi inskripzio mota: batzar-agiriekin ala batzar-agiri barik.
10)             Antolaketaren gastuak parte-hartzaile eta azaldutakoak jasan ez dezaten, gehiengoa kanpo-finantzaketatik etorri beharko da (%40 gutxienez).

11)            Batzar-agirien derrigorrezko argitalpena ezartzen da. Paperean eskainiko dira, eta formatu digitalean zabalduko dira interneten. Ezin badira paperean argitaratu, Jardunaldiak ospatu baino lehen, Batzorde Antolatzaileak arrazoituko ditu Batzorde Zientifikoari honen zergatiak,horren inguruan erabaki bateratua hartzeko. Formatu digitalean publikatuz gero (Batzorde Zientifikoaren aldez aurreko erabakiaren ostean), matrikularen prezioa jaitsiko da substantzialki (ikusi Hautagai izateko kontuan hartu beharreko oinarriak). Aldi berean, batzar-agirien gutxieneko difusioa eskatuko da (25 lan osorik), Penintsulako unibertsitate inportantenetako liburutegietatik, gutxienez ale bat lurralde bakoitzeko. Aldi berean akten difusioa Europa eta mundu mailan egitea gomendatzen da, posible den heinean. Bestalde, aktak argitaratu behar dira hurrengo Jardunaldien ospakizuna izan baino lehen.
12)            Batzorde Antolatzaileak, Jardunaldiak amaitu eta gero azken memoria idatzi beharko du 2 hilabeteko epearen barruan. Memoria hori, interneten argitaratuko da eta Batzorde Zientifikoari bidaliko da ere bai. Memoriak hurrengo atalak edukiko ditu: egin diren jardueren atal deskriptiboa, parte-hartze, bertaratze eta jardunaldien oihartzun indizeen deskripzioa, ekonomi-arloaren memoria zehatza, eta Batzorde Antolatzaileak publikoki bidalitako informazio guztia (deialdiak, zirkularrak etab) gehituko zaizkio.
13)             Ez da, inolaz ere, hizkera sexistarik  onartuko, ez Jardunaldien ospakizunean zehar ezta aldez aurreko eta geroko dokumentuetan ere.
14)             AIGetan parte-hartzeko aukera emango da bai saio programatuetan bai mahi-inguruetan (ahozko aurkezpenekin edo saio horri atxikitako posterrekin), baita gai askeko posterretan ere.  Gai askeko posterren proposamenak onartuak izango dira behin eta kalitate irizpideak betez gero, eta gazte ikertzaile batek/batzuek sinatuz gero, AIG bakoitzaren muga logistiko, formal eta ekonomikoak errespetatuz.
15)            Edizio bakoitzaren antolatzaileak aldez aurreko egutegi eta eskema batera egokituko dira. Hasteko, irailaren erdialdean (beti Jardunaldiak ospatu baino urtebete lehenago), saioak proposatzeko deialdi bat irekiko da, onartze epea abenduaren 15a baino lehenago itxiko dena. Ondoren, Batzorde Antzolatzaileak eta Batzorde Zientifikoak aukeratuko dute deialdiaren gaiari hobeto egokitzen diren saioak (ikusi 16. Puntua), AIGen filosofia eta bertan garatuko diren eztabaidak kontuan harturik eta ahalik eta gazte ikertzaile gehien gonbidatzen saiatuz. Urtarrilaren 15a baino lehenago argitaratuko dira erabaki diren saioak, hauek osatuko baitute Jardunaldien egitura eta saio bakoitzaren barruan egiteko proposamenak jasoko dira, eta baita  gai askeko posterrak ere . Martxoaren erdialdera koordinatzaileek aurkeztuko dituzte Batzorde Antolatzaileari saio bakoitza itxita. Hortik aurrera, Jardunaldien egitarau osoa argitaratuko da eta inskripzio eta matrikulen ordainketa epea irekikoa da, beti AIGen ospakizuna baino bi hilabete lehenago.
16)             Proposatutako saioen artean, Batzorde Antolatzaileak aukeratuko ditu %75ak, eta Batzorde Zientifikoak geratzen den beste %25a.

ššš
-BATZORDEZIENTIFIKOA-
AIGen Batzorde Zientifikoaren instituzioa sortuko da. Batzordeak Dekalogoan dauden puntu guztiak errespetatzea du helburu, AIGen gutxieneko egitura errespetatu dadin.
Erabaki guztiak demokratikoki hartuko dira, pertsona bakoitzeko boto bakarra (honen barne Dekalogo honetan egin diren aldaketak). Gainera, Batzordeak erabakiko du nork antolatuko dituen hurrengo AIGak %80ko botoekin (gainontzeko %20en botoa publikoarena izango da). Erabakia jasotako proposamenen arabera izango da, Jardunaldien izaera ibiltaria bermatuz (ikusi Dekalogoaren 3.eta 7. puntuak).
Dekalogoaren 16. puntua jarraituz, Batzordeak saioen %25a aukeratzeko eskubidea dauka. Aldi berean, Batzorde Zientifikoak Jardunaldien antolaketari buruzko informazioa eduki beharko du eskuragarri.

Batzorde Zientifikoaren egitura

Batzordearen kideak zortzi izango dira beti, urtero aldatuko dira, horrela: urtero Batzorde Antolatzailearen bi lagun Batzorde Zientifikora pasako dira, zaharrenak, irtengo direlarik. Honela, Batzorde Zientifikoaren kideak beti izango dira beste urte batzuetan AIGak antolatu dituzten kideak, ideien eta kideen berriztapena ahalbidetuz.
Edozein AIGen Batzorde Antolatzaileak Dekalogoaren punturen bat ez badu betetzen, Batzorde Zientifikoak Jardunaldiak “AIG” izena erabiltzeko eskubidea ukatu ahal izango du.
Batzorde Zientifikoaren legitimazioa gazte ikertzaileek Dekalogoa eta AIG’09ren sesio informatiboari eskainitako onarpenean oinarritzen da. Ez dugu uste beharrezkoa denik forma autoritarioak erabiltzea dekalogoaren betearaztea bermatzeko. Proiektu hau aurrera eramateko kolektiboaren boterean sinesten dugu, garrantzi handiko gatazkarik gabe.
AIGen 2009ko Batzarra 09/04/17
2013/2014ko Batzorde Zientifikoak ikuskatuta eta gaurkoratuta

ššš
-          ARKEOLOGIAIKERTZAILE GAZTEEN JARDUNALDIAK (AIG) ANTOLATZEKO  ETA HAUTAGAI IZATEKO KONTUAN HARTU BEHARREKO OINARRIAK -

Arkeologia Gazte Ikertzaileen jardunaldien (AIG) helburua eztabaida, harremanak eta ikerkuntzen eguneratzea du helburu nagusi, arkeologian jarduten duten eta oraindik tesia irakurri gabe duten gazteen artean.
Batzorde Zientifikoak eta jardunaldietako publikoak, biak batera, AIG berriaren antolakuntza erabakitzen dute. Botoen banaketa, hurrengoa da:Batzordeak%80aª (%10a batzordeko kide bakoitzeko) eta publikoak %20a. Azkeneko hauek Jardunaldiak amaitzerakoan bozkatuko dute hurrengo AIGen egoitza.

Betebeharreko irizpideak AIGrako hautagaitzak aurkezteko
Nahiz eta hautagaitza berriaren erabakia ez egon arau zorrotzen menpe (askatasun gehiago emateko aurkeztutako proposamen berriei), hurrengo baldintza orokorrak bete behar dira:
1)     Arkeologiaren inguruan edota ikertzaile (bai Unibertsitate edo Zentru publiko bati lotutako taldeak, bai irabazi asmorik gabeko elkarteak ere) talde batean lan egiten duten edozein talde, kolektibo edo erakundeek aurkeztu ahal dute bere hautagaitza (lehenetsiko dira legalki eratutakoak).
2)     Talde, kolektibo edo elkarte horretako inork, ez du izan behar Doktore titulua.
3)     AIGen dekalogoa betetzea.
4)     Jardunaldien logo eta izena (erdaraz: Jornadas de Jóvenes en Investigación Arqueológica (JIA, laburbilduta). Kongresuaren izaera nazioartekoa da eta nahi den hizkuntzan izena eman ahal da, behin eta gaztelerazko eta ingelesezko itzulpena gehitzen zaion izenari, kasu horretan, izena honako hau izango litzateke: Young Researchers in Archaeology Conference. Izenari jarraituz, edizioaren urtea (zenbakiekin).
5)     Jardunaldien batzar-agirien argitalpena, paperean izango da ahal izanez gero (ikusi Dekalogoaren 11. puntua).
6)     Hurrengo AIGen hautagaitzak ospatzen ari diren AIGen zehar aurkeztuko da, ekitaldi publiko batean, jardunaldien egitarau zientifikoaren barnean kokatuta. Batzorde Antolatzaileak behar duena izango du eskuragarri hautagaitza guztiak baldintza berdintsuetan aurkezteko aukera bermatzeko.
Baldintza orokor hauek AIGen ospakizun berri bat antolatzeko beharrezkoak izango dira. Batzorde Zientifikoak, publikoarekin batera, baloratuko dituzte, hautagaitzak aurkezpenak amaitu ondoren, eta euren erabakia emango dute ospatzen ari diren AIGak amaitu bezain pronto.

AIGen antolakuntzarako aurkeztuko diren hautagaientzako
kontuan hartuko diren puntuak
1) Proposamenaren bideragarritasun zientifikoa:
Positiboki baloratuko dira bere egitarauaren proposamenean kalitate zientifiko erakusgarri duten hautagaitzak. Kontuan hartuko diren beste irizpideak honakoak dira: originaltasuna eta eztabaida eta kritikotasunaren ildoa jarraitzea.

2) Proposamenaren bideragarritasuna antolakuntzan eta logistikan:
Positiboki baloratuko dira kalitatea eta ahalmen logistiko eta ekonomiko erakusgarri duten hautagaitzak. Hortaz, hurrengo puntuak garrantzitsuak dira proposamen bat erabakitzerakoan:
-          Jardunaldiak garatzeko instalazioak edukitzea (entzunaretoa, gelak etab), behar diren azpiegiturak dituztenak: pantailak, aurkezpenetarako kanoiak etab).
-          Zentzudunezko aurrekontu ekonomiko bat, eta errealistak diren finantziazio bideen aipamena.
-          Jardunaldien egoitzaren kokapen erraza eta ekonomikoa.
-          Inskripzio matrikula merkea: 50 euroko gutxigorabeherako tarifa batzar-agiriak eskuratzeko eskubidearekin, eta askoz ere gutxiago (erdia gutxigorabehera) azkenean batzar-agiriakera digitalean argitaratzen badira (ikusi Dekalogoaren 11. puntua).
-          Etorriko diren AIGak zabaltzeko ahalmena (batez ere web baliabideen bidez).
-          Taldearen, kolektiboaren edo elkartearen eskarmentua antolakuntza arloan.
-          Halaber, AIGak antolatzeko espresuki sortu diren taldeak, eta AIGak amaitzen dutenean talde bezala jarraitu nahi dutenek, baikorki baloratuko dira.
Aurretik aipatutako puntu guztiak kontuan hartuko dira hautagaitza baloratzerakoan. Hala ere, AIGen Dekalogoaren ildoan proposamen originalak positiboki baloratuko dira ere bai.


Hautatze-prozesua eta hautagaitzak proposatzeko egutegia

AIGeko hautagaitza aurkezteko pdf formatuan egindako dossier bat  entregatuko da, hautagaitzaren proposamena, eta Batzorde Zientifikori zuzenduko da (jiacomitecientifico@gmail.com. Dossierra aurkezteko epe amaiera jardunaldiak hasi baino 15 lanegun lehenago izango da.
Hurrengo astean, Batzorde Zientifikoak iritsitako dossier guztiak sailkatuko ditu, eta Batzorde Antolatzaileari bidaliko dizkio, horrela, proposamenak online argitaratuko dira AIGetako web-orrian jardunaldiak hasi baino astebete lehenago, eta horrela AIGetako parte-hartzaile guztiek izango dute aukera proposamen guztiak ikusteko.
Jardunaldien zehar hautagaitzak aurkeztuko dira publikoki, egitarau zientifikoaren barruan espresuki erreserbatutako esparruan. Horregatik, komenigarria izango litzateke jardunaldien azken eguna aukeratzea ekintza honetarako, gutxienez ordu bateko iraupena erreserbatuz proposamen guztien aurkezpenak egiteko. Bat baino gehiago egonez gero, aurkezpenen ordena zozketaz aukeratuko da.
Lehen aipatu den bezala, hautagaitzak baloratzea eta erabakitzearen, eta etorkizuneko AIGak antolatzearen ardura Batzorde Zientifikoarena eta publikoarena da. Azken honek, lehen aipatutako puntuei gehien egokitzen den proposamena bozkatzeko aukera izango du, eta bozketa hau egiteko bi modu izango ditu: online ala AIGak prestaturiko boto-txarteletan. Hala ere,  Batzorde Antolatzaileak,bere baliabideen arabera erabakiko ditu bozkatzeko erak .
Azken erabakia (Batzordearen botoen %80a eta publikoaren %20a) jardunaldien amaiera iritsi baino lehen jakinaraziko da. Mezua, AIGen sigiluaren ematearen ekitaldiarekin batera egingo da, non usten duen Batzorde Antolatzailea eta datorren Batzorde Antolatzailearen artean izango den. Ekitaldi beran, Batzorde Zientifikoaren kideen izenak aurkeztuko dira, hortik bi kide zaharrenak jadanik irten eta beste bi kide berriak sartu direlarik.

2011/2012ko Batzorde Zientifikoa, 2011ko abenduaren 19an
2013/2014ko Batzorde Zientifikoak ikuskatua eta gaurkoratua

No hay comentarios:

Publicar un comentario