Jardunaldiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Letren
Fakultatean ospatuko dira.
Arabako Campusa, batetik, hiriko zenbait hezkuntza zentro
bateratzeko prozesu baten ondorioa eta
bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatea
martxan jarritakoan sortu ziren beste ikastegi berri batzuen emaitza da. 1978an
sortutako Filosofia eta Letren Fakultatea Apaizgaitegi Nagusiaren eraikinean
instalatu zen. Honek, filologiaren atal desberdinetako ikasketa planak
eskaintzen zituen: Klasikoa, Erromanikoa, Ingelesa, Frantsesa a eta Euskal
Filologia; baita Geografia eta Historiako Lizentziatura ere. 1987ko abenduan
Letren Fakultatea Unibertsitateko ibilbideko egungo eraikinera mugitu zuten. Eraikina
hirigunetik gertu dago, Renfe
geltokitik 200 metrotara eta hiri eta hiriarteko garraioen bidez oso ondo
lotuta(http://www.araba.ehu.es/p208-content/es/contenidos/centro/vra_ubicaciones/es_situ/como_acceder_al_campus.html).
Letren Fakultatearen kokapena Arabako Kampusean.
|
Letren Fakultatea Unibertsitateko Ibilbidea, 5-ean kokatzen
da. Bertan izango dira saio guztiak eta hasiera eta bukaera ekitaldiak. Bestalde,
atondoan, parte-hartzaileen arteko topaketa eta poster-en erakusketa edota
bukaeraren otamena burutuko dira. Honen eskuinaldean Areto Nagusia eta Gradu
Aretoa aurkitzen dira.
Ingurunean bai kafetegia (fakultate eraikinean beran) bai bi jangela aurkitzen
dira. Jangelak ondoko eraikin batean dago eta haietako bat, beheko solairuan
dagoena, 148 (gutxi gorabehera) pertsonentzako lekua dauka, eta bigarren
jangela "Sukabi", eraikin bereko lehengo solairuan dagoena, 100
pertsonentzako lekua du. Fakultateko eraikinean bertan dagoen kafetegian IKD
izena duen gune bat prestatu da, non interneterako sarbidea dagoen eta talde
lanak egin ahal diren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario