2014ko AIG, BIGARREN ZIRKULARRA
Hurrengo AIGak (2014ko AIG) ospatzeko saio
tradizionalen eta mahai-inguruen deialdien epea itxita, antolatze-batzordeak,
ARKEOGAZTEk, proposamen sail bat aukeratu duVitoria-Gasteizen ospatuko diren
hurrengo bilera egituratu ditzaten.
Zirkular honetan jardunaldietan parte hartzeko
jarraibide batzuk azaltzen dira, komunikazio proposamen, mahai-inguru eta
poster deialdiekin. Une honetatik aurrera, zuen proposamenerako harrera epea
irekitzen da, 2014ko martxoaren 10ean
bukatuko dena.
1. 2014ko AIGen saio tradizionalen eta mahai-inguruen zerrenda.
1. SAIO TRADIZIONALA. Património cultural subaquático e sociedade:a Europa e os mares
2. SAIO TRADIZIONALA. El aprendizaje como medio de reproducción social en la Prehistoria: tradición frente a innovación.
3. SAIO TRADIZIONALA.
Towards Archaeology of colonisation:living in between continents continents in the early modern period.
4. SAIO TRADIZIONALA. Civilizacióny barbarie. Relaciones y reciprocidad en los límites del mundo griego.
5. SAIO TRADIZIONALA. Las apropiaciones sociales del patrimonio.
6. SAIO TRADIZIONALA. De la Spania de Idacio a la España de Botín: arqueología de los paisajes medievales y postmedievales.
7. SAIO TRADIZIONALA. El entorno y el aprovechamiento de los recursos bióticos en las sociedades cazadoras-recolectoras.
1. MAHAI-INGURUA. Asociaciones y nuevos movimientos sociales para el patrimonio histórico.
3. MAHAI-INGURUA. Arqueología de la contemporaneidad y contemporaneidad de la Arqueología
4. MAHAI-INGURUA. Estudio de laindustria lítica en el siglo XXI. Preguntas pasadas, inercias heredadas,visiones renovadas.
5. MAHAI-INGURUA. La Arqueologíaen tiempos de crisis y el mecenazgo cultural.
1.2. Parte-hartze moduak:
a) SAIO TRADIZIONALEN barnean. Parte-hartze
proposamenak 2014ko martxoaren 10a
baino lehen saio bakoitzeko antolatzaileei zuzendu beharko dira. Antolatzaile
hauen harreman-datuak saio bakoitzeko deialdietan daude (ikus. erantsitako
dokumentazioa). Saio bakoitzeko antolatzaileak izango dira proposamenak
aukeratu eta onartuko dutenak, beraien eduki edota eztabaida sortzeko
ahalmenaren arabera. 2014ko martxoaren
13an deialdi-egileek jakingo dute beraien onarpena edo gaitzespena. Data honetatik
aurrera Jardunaldietako matrikulatze-epea zabalduko da.
Saio tradizionaleko parte-hartzea poster moduan
ala ahozko komunikazio moduan izan daiteke, baina bakarrik azkeneko hau izango
du saioaren barnean denbora bere aurkezpenerako. Proposamenak gaztelaniaz,
portugesez, ingelesez, frantsesez, katalanez edo euskaraz idatzi beharko dira,
saio bakoitzeko antolatzaileen irizpideen arabera. Poster moduan egindako
aurkezpenak gai askeko posteren jarraibideekin bat etorriko dira, eta 2014ko
AIGen egitarau orokorrean tarte bat izango dute. Bata eta bestea (komunikazioa
edo posterra) Arkeogaztek argitaratuko dituen aktetan agertuko dira.
b) MAHAI-INGURUEN barnean. Parte-hartze
proposamenak 2014ko martxoaren 10a
baino lehen mahai-inguru bakoitzeko antolatzaileei zuzendu beharko dira. Hauek
izango dira talde-eztabaida sortzeko esku-hartze interesgarrienak aukeratuko
dituztenak. Proposamenak gaztelaniaz, portugesez, ingelesez, frantsesez,
katalanez edo euskaraz idatzi beharko dira, mahai-inguru bakoitzeko
antolatzaileen irizpideen arabera. Posible izango da edozein posterrean
agertutako gaiaren bat gehitzea eztabaidari. Dena den, poster hau ez du
denborarik izango bere aurkezpenerako mahai-ingururen barnean. 2014ko
martxoaren 13andeiadi-egileek jakingo dute beraien onarpena edo
gaitzespena. Onartutako ekarpenak Abstract moduan argitaratuko dira
Laburpen-liburuan. Horrela, ikusleak aurrez aurretik jakingo dute zeinek izango
diren mahai-inguruko esku-hartzeak. 2014ko martxoaren 10tik aurrera,
mahai-inguru hauen antolatzaileak gidoi bat egingo dute eta web-orrian eskegiko
da AIGen ospakizun eguna baino lehen. Horrela, partaide guztiak edukia jakingo
dute eta eztabaida aberastuko dute. Eztabaidaren garapena mahai-inguruen antolatzaile
guztien (eta moderatzaile guztien) arteko testu batean izango du isla eta 2014ko
AIGen akten argitalpenean agertuko da.
c) Saio edota mahai-inguruei atxikitutako ez
diren POSTERRAK. Poster moduko parte-hartze proposamenak gauzatzeko egileen
datu osoak bidali beharko dira, 1000 hitzak baino gehiago ez duen laburpen
batekin eta hurrengo helbidera secretariaJIA2014@gmail.com 2014ko martxoaren 10a baino lehen. Proposamenak
gaztelaniaz, portugesez, ingelesez, frantsesez, katalanez edo euskaraz idatzi ahal
dira. Posterrei gordetako gunea txikia denez, Jardunaldien lemarekin (Gizarte
Arkeologia, Arkeologia gizartean) erlazioa dutenak aukeratuko dira.
AIGen zehar, posterren bisitaldia eta eztabaida
zehaztuko da. Hauek, saioak aurkeztuko diren hurbileko leku batean izango dira.
Egitarauan ezarritako denboran, gutxienez egileetatik bat izan beharko da bere
posterraren ondoan, zalantzak argitu edota galderak erantzun ditzan. Posterra
Jardunaldien lehenengo egunean egon beharko da. Egileen arabera, posterrak
agertu ahal izango dira Arkeogaztek argitaratuko dituen 2014ko AIGen aktetan. Posterra
joera bertikala izango du eta bere neurriak DIN A-1ena (594mm x 841 mm) izango
dira.
2. Parte-hartze mugak eta baldintzak:
a) Partaide bakoitza saio edo mahai-inguru baten
baino ezin izango da ageri izenpetzaile moduan (eta hiru saiotan baino ezin
izango du parte hartu, gai askeko posterrak kontuan hartuz).
b) Partaide bakoitzak ezin izango du poster bat
baino gehiago aurkeztu, saio baten barnean zein gai askekoa izanik.
c) 2014ko AIGen partaide izateko doktore-gradua ez
duen ikertzailea izan beharko da.
d) Parte-hartze ziurtagiria (saio / mahai-ingurua
/ posterra) eskuratzeko, nahitaezkoa izango da izen-ematea garaiz eta egoki
egitea, matrikula ordaintzea, laburpena bidaltzea eta gutxienez egileetatik bat
Jardunaldietara joatea, aurkezpena eta eztabaida egin dezan.
3. Izen-ematea
Koordinatzaileek saio bakoitzaren egituraketa
amaitu ostean, eta 2014ko AIJetan parte hartzeko aukeratuak izan bazarete, bai
komunikazio, mahi-inguruetan parte hartzeko edo posterra aurkezteko, zuen izen
ematea gauzatu beharko duzue modu honetan:
- Inprimaki bat betetzea, harreman-datuekin eta
parte-hartze xehetasunekin. Hauen artean, 2014ko maiatzaren 10eko txangora
joateko baieztapenarekin. Inprimaki hau hurrengo web-orrian jaitsi daiteke: http://jia2014.blogspot.com.es/.
- Matrikularen ordainketa diru-sartze ala
transferentzia bitartez honako banku-kontuan. Azalpenean “2014ko AIG+Izena eta
abizenak” jarri beharko duzue.
KutxaBank: 2095 3112 20 9113489429
IBAN: ES5220953112209113489429
2014ko AIGen matrikulak hurrengo moduan izango
dira. 2014ko apirilaren 5a baino lehen egindako matrikulak salneurri ezberdinak
dituzte, parte-hartze moduaren arabera. Haatik, data honetatik aurrea
(apirilaren 6tik aurrera), matrikula guztiak 50 euroko salneurria izango dute,
afaria sartzen ez delarik eta txangoaren tokia ziurtatuta ez dagoelarik,
matrikula-ordena jarraitzen baitu.
2014ko apirilaren 5a arte, barne dago:
-
Jardunaldietan
parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne)= 30 euro
-
Jardunaldietan
parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne) + AFARIA= 40 euro
-
Jardunaldietan
parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne) + AFARIA + TXANGOA= 50 euro
2014ko apirilaren 6tik maiatzaren 1eraino, barne dago:
-
Jardunaldietan
parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne) + TXANGOA (bakarrik tokia izatekotan)= 50
euro
Izena emateko edota matrikulatzeko, mezu bat
bidali beharko duzue hurrengo helbidera secretariaJIA2014@gmail.com, matrikula-inprimakia beteta eta
ordainagiriarekin eskaneatuta. Ez da onartuko inolako arrazoirik izapide hau
sahiesteko.
2014ko AIGen egutegia:
2014ko martxoaren 10a: Saio tradizionalen (komunikazioa edo posterra), mahai-inguruen (komunikazioa
eta posterra) eta gai askeko posterren parte-hartze proposamenen epe-amaiera.
2014ko martxoaren 13a: Arkeogazteren Batzorde antolatzaileari (eta honek AIGen Batzorde
Zientifikoari) behin-betiko egitaraua, ordena eta laburpenak jakinarazteko epe-amaiera,
saio-antolatzaileen bitartez. Honekin AIGen behin-behineko egitaraua
argitaratuko da eta partaideen matrikula-epea hasiko da.
2014ko apirilaren 5a:
Izena emateko azken eguna, matrikula-inprimakia eta ordainagiria
antolatze-idazkaritzara (secretariaJIA2014@gmail.com) bidaliz (30, 40 ala 50 eurotako modalitatea). Data
horretatik aurrea, matrikula salneurria igoko da, eta kasu guztietan 50 euro
izango dira (ikus. “3.Izen ematea” atala)
2014ko maiatzaren 7tik 10era: AIG VIIen ospakizuna Vitoria-Gasteizen.
Saio bakoitzeko xehetasunak eta antolatzaileen
harreman-datuak, gure blog-ean dauden saio bakoitzeko parte-hartze deialdian
aurki ditzakezue: jia2014.blogspot.com.
Edozein argibiderako hurrengo helbidera idatzi dezakezue: secretariajia2014@gmail.com
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 16a
No hay comentarios:
Publicar un comentario